Transnazionalek emakume kolonbiarrengan duten eraginaz arituko dira Errenterian eta Andoainen

Luz Estella Romero abokatu ekofeministak emango ditu bi hitzaldiak, bihar Errenterian eta abenduaren 4an Andoainen.

Luz Estella Romero, maiatzean, Bilbon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Luz Estella Romero, maiatzean, Bilbon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Miren Mujika Telleria.
2025eko abenduaren 1a
11:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

Luz Estella Romero abokatu ekofeministak (Baranoa, Kolonbia, 1977) jakin-mina izan du bere ibilbide profesionalean eta aktibismoan tresna nagusi. Asocolemad kolektiboarekin batera, gatazka armatuaren eta interes ekonomikoen ondorioz bortxaz lekualdatu dituzten kolonbiarren eskubideak defendatzen ditu, besteak beste. Transnazionalek emakume kolonbiarrengan duten eraginaz arituko da bihar eta ostegunean, Errenteriako Torrekuan eta Andoaingo Urigainen. 19:00etan izango dira bi hitzaldiak. 

Orain sei hilabete, BERRIAn egindako elkarrizketa batean azaldu zuen indarkeria ekonomikoa indarkeria matxista dela. Hain zuzen ere, Romerok gertutik bizi du egoera hori, estatuaren erasoen ondorioz erbesteratu beharra izan baitzuen 2021ean, eta Bilbon bizi da ordutik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.