Jon Larronde

«Absolutu» absurdoa Hego Ameriketan

2026ko urriaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urriaren 15etik 24ra, euskal pilotako munduko txapelketak iraganen dira Buenos Airesen (Argentina) eta Colonian (Uruguai).

Hamalau selekzio lehiatuko dira hogei modalitatetan, lau plazatan banatuak: trinketean, jai alaian, eta 30 metroko eta 36 metroko ezkerparetetan. Gure koloreen ordezkatzeko, Euskal selekzioa ezkerparetan eta jai alaian agertuko da, garaian Trinketeko Nazioen Ligan parte hartu eta Munduko Txapelketetarako kalifikatu ezin izan zelako.

Iparraldeko plazetan ohituak ez garen eredu batean arituko dira pilotariak: mantxetako sistema, ordezkapenak partidaren denboran, jendea oihuka harmailetan eta, besteak beste, jokalarien arteko probokazioak. Hori dena Hego Ameriketako giro sutsuaz inguraturik.

Nola ez irudikatu kantxa erdian, ikurrina bizkarrean, Makeako esku huskalari laguna trinketa zutiarazten? Hedabide anitzetan «Euskal selekzioa» erran moldea entzuten dugu, Euskadiko selekzioa zuzenagoa litzateke, bereziki Ipar Euskal Herriko pilotari baten ikuspegitik. Nazioarteko federazioaren araudiek mundu mailan euskal banderaren izenean aritzeko aukerarik gabe uzten dituzte nafartarrak, baxenabartarrak, zuberotarrak eta lapurtarrak.

Duela bi urte, nazio oso batek esperantza berarekin amesten zuen, selekzio bateratu baten menturan. Oraingo egoerak zenbat pilotari uzten ditu minoritatean, egiazko Euskal Selekzioa sortzeko asmoarekin?

Egonen gara anai-arrebei so: haiek kantxan jokatzen, eta ni, harmailetan isilik.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA