Aitor Zabaleta

(Azken) Herri Harresia

2026ko azaroaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zera bota zidan lankide batek: «Emazte hori arriskutsua da». «Hitzaren magia guztiz berea du». Sarah Knafoz ari zen, urriaren 28an bere liburua aurkeztera Miarritzera etorri zenean.

Antzinako Grezian, sofistak ziren «magia» horren maisuak. Erretorika irakasten zuten: hitzaren bitartez jendea konbentzitzen, ez nahitaez egiaren edo arrazoiaren bidez. Haien helburua ez zen beti egia bilatzea, entzuleak konbentzitzea eta norberaren argudioak gailentzea baizik. Horrek hainbat pentsalariren kritikak eragin zituen.

Izan ere, zenbait filosoforentzat berebiziko garrantzia zuen asanbladan parte hartzen zuten herritarrek ongi informatuta eta interes orokorraren alde bozkatzeak, horrek norberaren interes pertsonalen aurka egitea bazekarren ere. Horregatik, aberastasunaren gehiegizko metaketa errezeloz ikusten zuten, demokraziaren beraren oinarriak kolokan jar zitzakeelakoan.

Azken finean, justizia eta oreka soziala suntsitzeak demokrazia bera lurperatzen du, eta ondorioz, eskuin muturra indartzea dakar: Duela 90 urte Euskal Gudalosteak armak eskuan borrokatu zuen faxismoa. Berriki Ukrainan entrenatu eta Parisera manifestariak tirokatzera joan nahi zuten Núcleo Nacionaleko neonaziak. Hitzaren «magia» duten Reconquête alderdiko militanteak. Edo Miarritzeko Canon Françaiseko oportunistak. Lubaki guztietan egin behar zaio aurre faxismoari, epelkeriarik gabe eta bitarteko guztiekin. Antifaxismoa delako demokraziari eusten dion azken babes horma. Eta eskuin muturra suntsitu ezean berak akabatuko gaituelako.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA