Xaxi Erdozaintzi Etxart

Beste astelehen bat

2026ko urriaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Larrazken hastapen honetan errutina berri bat dut. Astelehen goizetan autoa hartu eta merkatura noa. Ez dakit sekula nolako goiza pasatuko dudan. Mahaia kendu, ene standa prestatu eta merkatua has dadila. 

«Egun on, zure gasna da?».

«Bai, bortuan egina dut maiatz-ekainean buru beltzekin».

«Bikain, zer lan ederra egiten duzun, zer xantza duzun lan horren egitea. Nik ere hori egin nahi nuke, naturan, animaliekin, goxoki, estresik gabe. Nahi duzuna egiten ahal duzu nahi duzularik».

«Bai, lan ederra da, baina jakin ezazu estres anitz badugula guk ere, sustut aurtengoa bezalako urteekin».   

«A, bai? Zendako?».

«Aurten heldu zaigun sasoia konplikatua izanen baita, zuhain guti eta prezio guziak doblatuak dira».   

«Bai, baina Europatik eta Frantziatik diru laguntzak ukanen dituzuela ikusi dut, ez da hain grabe, ez?».

Hara zer entzuten dudan merkatuan: diru laguntzak baditugu; beraz, deus ere ez da grabe guretzat. Baina beste zer lanbidetan jendea lanean ari da sosik ez irabazteko? Europaren menpeko gara, prezio guziak inposatuak zaizkigu, ez dugu deusen erabakitzeko eskubiderik. Diru laguntzak ateratzen dituzte baina hor idortearenarentzat atera dutenean adibidez, laborarien %20k baizik ez dute laguntza ukanen. Beste guziek deus ere ez, alta ber beharra dutelarik.  

Laborari lana kanpotik gehienetan lan «lasai» bat bezala ikusia da, biziki idealizatua da, baina azken urte hauetako gorabehera hauekin laborantzan lan egitea ez da gehiago irrigarria. Bizirauten ari gara ahal bezala, baina horrela segituz noiz arte iraunen dugu?   

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA