Bigarren aldiz eraso diote 'Poils Incarnés' erakusketari Baionan

Lehen aldiz Baionako besten denboran eraso zioten Lucie Francini eta Ariane Fravalo argazkilarien erakusketari. Tokiko hainbat eragilek eta kolektibok erasoak salatu dituzte.

'Poils Incarnés' erakusketa, bigarren aldiz tarratatua, Baionan. KAXU GALERIA
'Poils Incarnés' erakusketa bigarren aldiz tarratatua, Baionan. KAXU GALERIA
2026ko uztailaren 29a
16:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Faxismoa eta ideia erreakzionarioak gero eta indartsuagoak diren garai hauetan, obra honen aurka egindako bandalismo ekintzak ez dira anekdotikoak». Horrela gaitzetsi ditu Kaxu galeriak Lucie Francini eta Ariane Fravaloren Poils incarnés (ile enkistatuak) obraren aurkako erasoak. Emazteen eta gorputz disidenteen ileak agerian ematen zituzten argazkiz osatuta dago erakusketa. Uztailaren 15aren eta 17aren artean jadanik tarratatuak izan ziren. Oraingoan, uztailaren 25aren eta 27aren artean gertatu dira urraketak. Galeriak berak, artistek, Sutan kolektibo transfeministak, Itaiak, Ipar Euskal Herriko Planning Familialek eta PAF kolektiboak berehala salatu dituzte erasoak berriz ere.

Horrez gain, antolakuntza «kolektibora» deitu dute, karrikak egiturazko indarkerien borrokatzeko eremuak direla adieraziz. «Pertsona orok existitzeko aukera izan dezan eremu publikoan, inolako arau sexista edo baztertzaileei men egin beharrik gabe». Kaxu galeriak azpimarratu du argazki sortak «egiazko gorputzak, askeak eta arruntak» baizik ez zituela erakusten. Gehitu du eraso horiek agerian uzten dutela oraindik ere «feminitateak, desiragarritasunak eta kontrol patriarkalak ezarritako arauetatik at dauden gorputzen irudikapenek» bazterketa eta arbuioa eragiten dutela.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA