Hautu koherente bakarra Ipar Euskal Herriaren etorkizunerako

2026ko martxoaren 20a
14:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaurko testuinguru politikoan, garrantzitsua da oroitzea Euskal Herriaren aldeko engaiamendua erreibindikatzen dutenen egiazko jarrera publikoak eta ekintzak zein diren.

Jean Rene Etxegaraik, sekula anbiguotasunik gabe frogatu du bere ikuspegi leiala Ipar Euskal Herriaren etorkizunaren alde. Euskal Elkargoaren artisau eta lehen Lehendakari bera ez balitz izan, ez genuen sekula instituziorik izango Ipar Euskal Herrian. Ondoren, kontsentsua bilatzen aritu da, zatiketa politiketatik at, elkargoak iraun dezan eta gaur egun inork ez dezan zalantzan ezar.

Bere parte hartzea erabakigarria izan da bake prozesuan, Aietetik Luhuso gaindi, historioa markatu duen 2017ko apirilaren 8an Baionan egin zen armagabetze eguneraino, jarraikortasun eta kuraia politiko arraroaren adierazle. Bake Artisauen auzian izaki 2024ko apirilean, sostengua berriz adierazi die bortizkeriaren ordez gudu demokratikoa lehenetsi dutenei.

Horri gehitu behar zaio euskararen aldeko engaiamendu argia: ikastolen aldeko sustengua, euskoaren sustapena, EEPren eta haren finantzaketaren defentsa...

Nola ez aipa, laborantza herrikoia defendatzeko egin duen lana, hautetsi gisa eta abokatu gisa ere, izan EHLGrekin edota berriki Laborantza eta Hazkurri Kontseilua sortzeko lortu gairapenarekin. Halaber, AHTren aurkako engaiamendua, inoiz iritziz aldatu gabe.

Ekintza guzti horiek Euskal Herri bizi eta elkarkide baten aldeko engaiamendu koherentea osatzen dute.

Haatik, Henri Etxeto gure lurraldearen interesen aurkako jarrerekin nabarmendu da beti: errotik Euskal Elkargoaren sorreraren kontra, sostengurik ez bakearen aldeko ekimenei, euskararen eta euskal kulturaren sustenguarekiko anbiguotasuna eta AHTren aldeko jarrera argia.

Zer sinesgarritasun eta zer iraupen izan dezake Henri Etxetoren eta kide abertzale batzuk dituen Baiona Mugimenduan zerrendaren arteko aliantzak?

Euskal Herriak hinki-hankako aliantza hori baino hobe merezi du, ez baita gai izango hartu engaiamenduen iraupena bermatzeko eta ez eta ere gure anbizio kolektiboak obratzeko.

Hautua argia da: aspalditik eta aldatu gabe Euskal Herriaren aldeko linearen artean, Jean Rene Etxegarairena, eta postura oportunista hutsaren artean, Henri Etxetorena, dudarik gabe beti engaiamendu argi eta garbia frogatu duena sustengatu behar da.

Izenpetzaileak: Martine Bisauta, Joseba Erremundeguy, Pantxo Etchegaray, Laurence Hardouin, Timothée Hiriart, David Vaisse

«Bayonne l’essentiel c’est vous!» Jean Rene Etxegarairen zerrendako kideak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!