Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote Makean

Genozidioa salatzen duten mugimenduek pairatzen duten errepresioa gaitzetsi dute.

Dozenaka herritar elkartu dira hitzaldi eta tailerretan. GUILLAUME FAUVEAU
Dozenaka herritar elkartu dira hitzaldi eta tailerretan. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko azaroaren 15a
17:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Palestinako herriak pairatzen duen genozidioa gaitzetsi dute Makean, eta elkartasun mugimenduek munduan zehar jasaten duten errepresioa salatu dute. 

Dozenaka herritar elkartu dira Lapurdi barnealdeko herri horretan antolatu duten elkartasun egunean. Iparraldea Palestinarekin taldeak egun osoko egitaraua prestatua zuen bertan, hainbat hitzaldi eta tailerrekin. 

«Palestinar banderak debekatu, isunak mobilizatzen direnei, atxiloketak, Poliziaren jazarpenak, segipenak, kontrolak... Aski argi gelditzen da ez dutela nahi Palestinaren aldeko elkartasunik, ez dutela entzun nahi horren aldeko ahotsik», adierazi zuten antolatzaileek egunaren aurretik.

Hala, elkartasuna adierazi diote Omar Alsoumiri, joan den astean Frantziako Poliziak atxilotu zuen militanteari. Hura kide den taldea, Urgence Palestine, presente izan da Makean antolatu duten egunean. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.