Mirentxu Elizalde

Uda da

2026ko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uda da... Batzuentzat erran nahi du beren lanean bero ukanen dutela, anitz jendek beroari egokituak ez diren lantokietan lan egiten dutelako; beste batzuen kezka da mendian kabalendako aski urik izanen denetz beren artaldeentzat. Klimatizazio tresnak oren batzuez salduak omen direla dendetan.

Gutarik anitzendako egunaren antolaketa fite kanbiatu da. Ofizialeak beroarengatik goizean goiz lanean hasten dira, arratsaldetan goizago bukatzeko. Herritarrek etxeko leihoak ahal delarik goizetik hesten dituzte, gauean zabalik uzteko. Beroarengatik beti, halako akidura bat sortzen da gure gorputzetan, eta soportatzen ikasi behar dugu.

«Erraten ziguten, bai, klima aldaketak ondorio txarrak izanen zituela... Ez genuen ez biziki sinesten... Hor dugu to! Sudurraren aitzinean!», gizon zahar baten esaldia.

Eta zer egin behar da?

Bero delako denbora gehiago barnean egon leku freskoetan, gure pantailei begira? Adimen Artifiziala gero eta gehiago sartu da gure bizietan, amets egiteko beste mundu bati... Edo lehengoari?

Behar horien betetzeko, data-center gehiago eraiki, ur gehiago gastatuz prozesu horien hotzarazteko?

Ez gara, ez, oraino prest gure bizitzeko maneren murrizteko, bidea luzea izanen da jendeen buruan egunero erabiltzen ditugun tresnak onartzeko kutsakorrak direla.

Banuke ohar bat egiteko hala ere, bero handi horiek gauari buruz pusatzen gaituzte bizitzen, freskora ateratzeko asmoarekin. Euskal Herrian badugu xantza handia udan oraino anitz herri ttipitan besta komiteek kontzertuak eta programa aberatsak antolatzen dituztela. Gazteek indar asko ematen dute beren herriko besten antolakuntzan, beraz, utz ditzagun gure pantailak eta atera gaitezen auzo herrietara besta egitera!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA