MARTTA IRIGOIEN

Zer da muga?

2025eko azaroaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espantagarria. Errealitateak fikzioa gainditu du. Gizakiak Lurraren ardatza mugitzea eta egunak 0,06 mikrosegundoz luzatzea lortu du (BERRIA, 25-06-28). Presa erraldoi honen oinarrizko helburua Txinako energia beharren %10a estaltzea zen: 2.335 metro luze, 185 metro altuera, 27 milioi metro kubiko betoi eta 1.084 kilometro koadroko ur erreserba. Proiektu horren eraikitzeak du planeta denboraz kanpo jarri.

Ba ote da naturaren —eta planetaren— jabetzearen ekintza adierazgarriagorik?

Kontrola hartzen dugu —edo horren ilusioa dugu bederen—. Aspaldian hasiak ginen: geneak aldatzen ditugu nahi ditugun espezieak sortzeko —bizidunen birdefinitzea—, hodeiak sortu nahi dira eguzki-erradiazioa kontrolatzeko —mekanismo naturalean esku hartzea—, edo proba nuklearrek utzi herexak advitam eternam iraunen dute.

Modernitatearen leloa: energia gehiago, hazkunde gehiago, diru gehiago, botere gehiago.

Distopia honetan, ez dakit zerk gelditzen ahal gaituen. Marte planeta ere konkistatu nahi omen da.

Baina eguzkia ez da pizten, ezta itzaltzen ere.

Eguna mikrosegundo batzuez luzatu baldin badugu ere, ez gaitezela beranduegi iratzarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.