Elena Kasiriain

Zientzia

2026ko urriaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Borobiltxo gorri bat agertu da mezutegiaren aplikazioaren marrazkiaren gainaldean. Bihotz taupadak bizkortzen hasi zaizkit. Orain dela bi urte artikulu zientifiko bat argitaratzeko deialdi bati erantzun nion. Onartu dute. Segundo batez ikerlari bat sesitzen duen adrenalina sentitu dut. Hau zoriona! Behin eta berriz entzun izan dut: «Argitaratzen ez baduzu, ez zara nehor». «Eta ingelesez hobeki!». Dena den, lerro bat gehiago ene curriculumean, ez da gaizki heldu.

Ilusio handiz hasten diren maitasun istorioak bezala, sentitu dudan zoriontasunak ez du iraun. Egun batzuk baizik ez ditut baldintzapean onartua den artikulua aldatzeko. Laguna abisatuko dut ez naizela asteburu-pasa joanen? Edo ordenagailua lagun, bisitatu behar dugun hiriko kafetegietan zuzenketak egitea proposatu?

Duela bi urte idatzitako artikulua txarra iruditu zait. Google Scholarseko estatistikak lagun, gehienik izendatutako ikerlariak aipatu beharko ditut nola edo hala lanak seriosa iruditzeko. Hala ere, pasatu gabe, ez da aldizkari biziki ona sailkapenen arabera.

Aldaketa galdeak «ttipiak» direla idatzi didate. «Pays Basque» orde «Pays basque» ezartzea? Dudak ditut. Ene ikuspegiaren kontrako aldaketak eginen ditut ene ibilbide profesionalaren salbatzeko?

Ultralasterketa honen podiuma urrun da. Irautea da istorioa. Edo besteen erortzean sinestea? Harrigarria bada ere, erresistentzia egitea da, gaur egun, zientziak behar dituen pausa eta zalantza guneak bermatzea. Podiumik gabe, ultrak egitea zentzua galtzen du?

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA