Ines Castiella
IRITZIA

Ez da giro

2026ko urriaren 16a
05:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez da giro egunotan. Ez da giro Euskal Herrian, ez Espainiako Estatuan, ezta munduan ere. Akaso aldaketa klimatikoaren eraginagatik, hego haize, ero haizeak gauzka petralduta, iparrari nondik heldu asmatu ezinean.

Hala ere, oro ez da urre, baina gauza on batzuk izaten dira noizik eta behin, sikiera gizatasunean itxaropena ez galtzeko. Esaterako, Euskalerria Irratiak egoitza berria dauka Iruǹƒeko Kale Nagusian, hiri buruzagiaren erdi-erdian, urte luzez lrrintzi dorretik irrintzi eta uhinak igortzen aritu ondoren, hamaika auzi eta oztopo gainditurik. Egoitza duina eta dotorea. Bejondeizuela eta bejondeigula!

Itxialditik atera berri ginelarik, Margarita Nafarroakoari egin genion zina ere bete dugu! Hitzeman genion, egiazki konplitzerik izango genuelako ziurtasun sendorik gabe, Aitorren hizkuntza zaharrera ekarriko geniola hark frantsesez idatzi zuen maisulan errenazentista; bada, urtea amaitu baino lehen ikusiko du argia liburu bilakatuko den itzulpenak. Urterik urte, han eta hemen ibili eta aritu ondoren, auzi eta oztoporen bat edo beste gaindituta, lortu dugu. Bejondeigula eta bejondeizuela!

Halaber, euskal zientzialari unibertsalenak abiatutako eta komunitate zientifikoaren baitan mundu mailan erreferentziazko bilakatu den DIPC ikerketa guneak iaz mende laurdena bete zuela-eta, Naturaren sekretua izenburu daraman ikus-entzunezkoarekin Euskal Herrian zehar dabil Izabakoa, bere gogoeta zabaltzen, alta, zientzia etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da; ez esan ez denik poetikoa! Ez esan izenburua bera ez denik iradokitzailea! Kaleratu berri haren biografia jasotzen duen liburu bat euskaraz eta beste bat gazteleraz. Mende laurdeneko ibilbide hain oparoak merezi baitzuen horrenbeste.

Euskalerria Irratiak egoitza berria dauka Iruǹƒeko Kale Nagusian, hiri buruzagiaren erdi-erdian, urte luzez lrrintzi dorretik aritu ondoren

Bide batez, 303 ei dira gaur egun euskaraz idazten duten poetak, kontatu gabe, idatzi bai, baina argitara eman ez dutenak. Artikulu batean, joerak eta ikerlari batzuek egiten dituzten interpretazioak aurkeztu ditu Iǹƒigo Astizek, baina, egia esan, aukeran nahiago kopuruaren datuari erreparatu eta gehitzea euskara zaharregia, txikiegia agian izanda ere, duela urte batzuk Miren Agur Meabek irabazi zuela Espainiako poesia sari nazionala, eta aurten, Ane Zubeldiarentzat izan dela Miguel Hernandez gazteen poesia sari nazionala, idatzitako lehen poema liburuarengatik.

Ordea, ezin begi bistatik kendu udazkenean sartu berri garen honetan, hauteskundeetara deitu eta hemendik aste batzuetara hurrengo lau urteetan gizartearen hobebeharren kudeaketaz jardutea nahiko genukeenei botoa emateko aukera izango dugula; ezin esan ezustean harrapatu gaituenik, aurreikus zitekeen balizko agertokia baitzen. Nago hego haizeak ez duela laguntzen hausnarketa arduratsua egiten; nago inoiz baino beharrezkoagoa zaigula arestian aipatutakoetan sostengua ezarri eta irizpidetzat baliatzea. Nago, emaitza dena delakoa izanda ere, ez dela izango giro.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA