Idazten ari naizen zutabe hau aspaldi zor diot neure buruari. Gorputzari, lurraldeari eta memoriari buruzkoa da.
Behin, emakume batek galdetu zidan zergatik eramaten nituen takoi hain altuak. Benetan jakin nahi duzu? Ba, ez da kolonbiarra edo latina naizelako. Ez. Erabaki politikoa izan da. «Iruǹƒera etorri nintzenetik jaso dudan emakume feminista askoren inkisizio begiradari aurre egiteko garatu nuen nire estetika», erantzun nion.
Iruǹƒean bizi izan dudan zapalkuntza soziala beste emakume batzuek egina izan da. Ez dut zalantzarik. Gaizki sentiarazi naute, behartuta, eta gaur egungo ikuspegitik, feminismoaren izenean erabilitako indarkeria sistematikoa izan zela ulertu dut. Gainera, ez naiz eskuineko emakume kontserbadoreez ari. Gogorra, mingarria eta lotsagarria da onartzea. Etengabe irakasten aritzen zitzaizkidan nola izan behar nuen feminista. «Xamurra izatea», «irribarretsua izatea», «adeitsua edo suabea» izatea ez zen, agian, feminista on batengandik espero zena, ezta janzteko modua ere. Eta ez kolonbiarra edo latina izateagatik. Ez. Laburbilduz, ni izategatik gertatzen zen hura. Eta hori, garai hartan, Euskal Herrian feminista izateko arauetatik kanpo zegoela ematen zuen. Oraindik ez dakit. Egia esan, bost axola zait. Takoiek egin zizkidaten maskurrak.
Iruǹƒean eman ditudan urteak zoragarriak bezain gogorrak izan dira, eta nolabait, sorterrian galdutako memoria aurkitzen lagundu didate, eta Barandiaranek azaltzen zituen galdera sakonak ekarri dizkidate burura: nor naiz ni? Zertarako naiz? Norantz noa? Batzuetan, Iruǹƒera etorri zen emakume hura ikusten dudanean, gaur egun naizena berretsia sentitzen dut. Bizipen haiek gordeak ditut nire baitan eta zaila egin izan zait beti haietaz hitz egitea, baina bideari ekiteko indarra izan nuen orduan, eta bidean segitzeko adorea dut gaur egun ere. Zimelduta nituen sustraiak, hemengo lurrean baimenik eskatu gabe eta kontzientziaz landatu nituen, eta kimuak ernatzen hasi ziren. Europako emakumea izan banintz, istorio berbera kontatu ahalko nuke? Hego Amerikatik migratu zuen emakume arrazializatua naiz. Eta ni eta ni bezalakoak jende atzeratua gara segur aski hemengo feminismoaren begietan. «Guk bai, emakume nafarrok izaera dugu»... entzuten nuen askotan.
Zaila da ezkerreko feminismoa zer den zalantzan ez jartzea, hain emakume gutxi sartzen badira. Benetako espazio horizontal bat sortzea da agian behar duguna.
Migratzea, bere dimentsio geografikoaz haratago, berreraikitze espazio afektibo eta sinboliko-politikoa da; esan genezake gorputzetik eraikitzeko aukera ematen digun lurralde metafisikoa dela, eta izateko eta egiteko gaitasuna pizten duela gugan. Zer daramagu gurekin migratzen dugunean? Zer uzten dugu atzean? Zer lurralde berri gara kolektiboki sortzeko gai?
Bidea ez da erraza izan. Ikasketa trinkoa eta sakona bizi izan dut hemen. Baina garrantzitsuena bizi zaren leku horretako parte izatea da, nor bere bizi-proiektua garatzen ari den gizartean subjektu politiko, sozial eta afektibo-aktiboa izatea. Ez dakit hori feminista izatea den edo ez. Feminista naiz, segur aski ez naiz haiek nahi zuten feminista. Zaila da ezkerreko feminismoa zer den zalantzan ez jartzea, hain emakume gutxi sartzen badira. Benetako espazio horizontal bat sortzea da agian behar duguna, Euskal Herriko memoria kolektiboa kontakizun indibidualetatik berreraikitzeko.