Atzo arratsaldean Urnietako (Gipuzkoa) 24 urteko mendizale bat hil zen Pic du Midi d'Ossautik jaisten, Pirinioetako tontor ezagunenetako batetik.
Gaztea zazpi mendizaleko multzo batean zihoan; 14:00 aldera hasi ziren tontorretik jaisten, eta, taldeko kideek azaldu dutenez, rappel egiten ari zirela, gazteak irrist egin zuen, hogei metro ingurutik erori zen, eta haitz batzuen aurka jo zuen.
Laguntza eskatu zuten, baina mendiko erreskate taldeek gaztea hila zela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Gainontzeko mendizaleak euren kabuz jaitsi ziren menditik, erreskate taldearen laguntzarik gabe.
Zer gertatu zen ikertzen ari dira.