Ordesa eta Perdido parke naturalean (Espainia) 63 urteko mendizale gipuzkoar bat hil da gaur goizean. Torlako Senda de los Cazadores mendi bidean lagunekin zebilela harri batek jo, eta mendi magaletik amildu da. Lekukoen arabera, 11:00 aldera gertatu da ezbeharra.
Hilda zegoen larrialdietako langileak harengana heldu direnerako. Boltaña herrira eraman dute gorpua, helikoptero batean, eta gero Huescara.
63 urteko mendizale gipuzkoar bat hil da Pirinioetan
Azaldu dutenez, menditik eroritako harri batek jo egin du, eta amildegira bultzatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu