Mendia

Morok, Urubkok eta Richardsek Nanga Parbat aukeratu dute negurako

Abenduaren 26an abiatuko da hirukotea Pakistanera, hiru hilabeteko baimena eskuan hartuta

2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurten ere ez dute hutsik egingo. Neguan zortzimilako bat igotzera abiatuko dira Simone Moro, Denis Urubko eta Cory Richards. Nanga Parbat aukeratu dute (8.125), neguan igotzeko geratzen den lau zortzimilakoetako bat. Mendizaleek jakinarazi dutenez, abenduaren 26an abiatuko dira Pakistanera, eta martxoa bitarteko baimena dute han egoteko.

Hirukoteak ez du jakinarazi saioa mendiaren zein aldetatik egingo duten, baina Diamir isurialdea iradoki du espedizioa babestuko duen etxeetako batek webgunean: Kinshofer bide ohikoa edo Morok Jean Christophe Lafaillerekin 2003an ireki zuena dira aukeratako bi. Iaz Gasherbrum II mendiaren neguko lehenengo igoera osatu zuten Morok, Urubkok eta Richardsek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.