Mendia

Mt. Burketten bide bat ireki dute Frieh eta Shepherd estatubatuarrek

Alaskako mendiaren ipar-mendebaldeko hegalean bide bat irekitzen lehena izan da bikote estatubatuarra

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
John Frieh eta Doug Shepherd bikote estatubatuarrak esperientzia handia du Alaskako mendietan eskalatzen. Ireki duten bidea da horren erakusle: Can't knock the hustle, IV, A14, zailtasunak dituena. Orain arte ez zuen inork eskalatu Mt. Burkett (2.972 m) mendiaren ipar-mendebaldeko hegala.

Urriaren 5ean iritsi ziren Mt. Burketten azpialdera, helikoptero baten laguntzaz, eta oinarrizko kanpalekua jarri zuten. Hurrengo egunean, Stikir glaziarreko zartadetatik zeharkaldi bat egin zuten mendiaren hego hegaletik ipar-mendebaldeko hegaleraino. Handik hasi zuten gailurreraino eramango zituen bide berria. Igoera azkarra eta erraza egin zuten. Ondoren, beste hegaleko Golden Gully bidetik jaitsi ziren.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA