Nanga Parbat neguan igotzen saiatuko da AlexTxikon

Inork ez du igo neguan, eta Txikon Pakistango bi mendizalerekin saiatuko da igotzen; munduko mendi garaienen artean bederatzigarrena da

2015eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Bi zortzimilako baino ez daude neguan inork igo gabe: K2 eta Nanga Parbat. Alex Txikonek (Lemoa, 1980) 20014ko urrian jakinarazi zuen K2 igotzen saiatuko zela Adam Bielecki eta Denis Urubkorekin batera; munduko mendi garaienen artean, bigarrena. Txinako Gobernuak, baina, ez zien baimenik eman.

Espedizioa bertan behera geratu orduko hasi zen lemoarra neguko beste erronka baten bila. Hilabete eskasean eman du berria: Nanga Parbat (8.126m), munduko mendi garaienen artean, bederatzigarrena. «K2ko proiektua erortzen ikusteak sortutako frustrazioaren ondotik, Nanga Parbatek eskalatzeko ilusioa berpiztu digu», azaldu du. Neguan igotzen jende gehien saiatu den zortzimilakoa da Nanga Parbat. 1989tik, lehenengo saialdia egin zenetik, hogei bat izan dira guztira. 1997an iritsi ziren puntu garaienera, 7.800 metrora. Herenegun bertan atera zen Txikon Bilbotik Pakistanerantz. Muhammad Ali Sadpara eta Muhammad Kan lagun eta mendizale pakistandarrekin osatuko du taldea. Diamir bidetik saiatuko dira K2 igotzen baina bidea (Kirshoffer edo Messner) han erabakiko dute. Espedizioaren berri zuzenean ematen saiatuko dira www.alextxikon.com atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.