Lesakako (Nafarroa) 54 urteko mendizale bat hil da gaur Alpeetan. Bixente Igarzabal zuen izena, eta oso ezaguna zen herrian. Lesakako Beti Gazte saskibaloi taldean jokatu zuen, eta Euskadiko Sokatira Txapelketa, Nafarroakoa, eta mundukoa irabazi klub berarekin. Bizikletan eta korrika ere aritzen zen, eta zenbait ironman eginak zituen.
Eroriko baten ondorioz hil da gizona, mendian beste kide batzuekin batera zebilela. Ladis Satrustegi, Lesakako alkatea, triste agertu da albiste dela eta, Igarzabal «oso maitatua» baitzen herrian. Laguntza eskaini dio familiari. Mendizalearen senideek goizean hitz egin dute harekin, ezbeharra gertatu aurretik.
Informazio gehiago, Erran.eus atarian.