Migratzaileei etxea ukatzea salatu dute

2023ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Zehar elkarteak txosten bat egin du, eta bertan migratzaileen kontrako zenbait jarrera diskriminatzaile salatu ditu. Atzo aurkeztu zuen lana, eta, bertan azaltzen denez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatutakoak dira ekintza guztiak, indar polizialek edo Osakidetzako profesionalek egindakoak.

Poliziaren kasuan, hauek nabarmendu dituzte: etxerik ez dutenak etxegabetzea, kolektibo jakin batzuetako kideak atxilotzea, migratzaileei etxe bat edo logela bat alokatzeko aukera ukatzea edo oinarrizko bizi baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzak eskaintzea. Osakidetzari dagokionez, arreta jasotzean migratzaile anitz diskriminatuak izan direla diote. Arantza Chacon elkarteko buruak erran zuen «onartezina» dela eskubideen urraketa hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.