Migratzaileak

'Open Arms' ontzia askatzeko egindu du Italiako epaile batek

Abuztuaren 21az geroztik "bahituta" zegoen itsasontzia, hari porturatzen ez uzteagatik Italiako administrazioaren aurka zabaldutako ikerketa dela eta

'Open Arms' ontzia Empedocleko portuan, Agrigenton, Italian. CONCETTA RIZZO, EFE
2019ko abuztuaren 29a
09:49
Entzun

Agrigentoko epaile Stefano Zammutok eman du Open Arms aske uzteko agindua. Itsasontzia eskualdeko fiskaltzaren eskariz bahitu zuen justiziak abuztuaren 21ean, Luigi Patronaggio fiskala bera ontzira igo eta barruan zeuden migratzaileen egoera zer-nolakoa zen ikusi ostean.

Bahimendua agindu zutenerako, 83 migratzaileek bi aste zeramatzaten itsasontzian, Italiako agintariek porturatzeko baimena emateko zain. Barne ministro Matteo Salviniren jarrera, ordea, aurrekoetan bezalakoa izan zen; alegia, porturatzeko baimena ukatu zien Open Arms-eko arduradunei, eta Salvinik adierazi zuen "ardura osoa" bere gain hartzen zuela fiskaltzak har zitzakeen neurrien aurrean.

Zammutok, bahimendua bertan behera utzi, eta ontzia gobernuz kanpoko erakundeari itzultzeko agindu du, baina berretsi egin du duela bi aste fiskalak hartutako erabakia. Hark Italiako administrazioaren jokabidea ikertzeko argudioarekin agindu zuen ontzia bahitzeko; orain, ordea, epaileak ebatzi du ez dagoela bahimendua luzatzeko arrazoirik, ez dagoelako "froga-eskakizunik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.