URTE ERDIAN MEDITERRANEOA IGARO DUTEN MIGRATZAILEAK
Mediterraneoa gurutzatuta Europara iritsi den iheslari eta migratzaile kopurua %83 handitu da urtebetean. Aurten, lehen urte erdian, 137.000 izan dira Italia, Grezia, Malta eta Espainiara iritsi diren migratzaileak, UNHCR agentziaren arabera. Iaz, 75.000 izan ziren tarte berean.