ZENBAT MIGRATZAILE ERRESKATATU DITUEN MAROKOK
Marokoko itsas armadak jakinarazi du 161 migratzaile erreskatatu zituztela ostiral gauean Maditerraneoan, Espainiara bidean zirela. Migratzaileak itsasontzi pneumatiko batzuetan zeuden, «zailtasunekin», militarrek atzeman dituztenean. Marokoko hainbat portutara eraman zituztela adierazi zuen armadak. Aurten, Espainiara joan nahi zuten 40.000 migratzaile baino gehiago atzeman ditu itsasoan Marokoko itsas armadak.
161
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu