Mundua

29 lagun hil ditu Pakistango armadak

2009ko maiatzaren 26a
16:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Pakistango iparraldean 29 ekintzaile taliban hil dituela adierazi du hango armadak. Mingora eskualdeko Swaten gertatu dira hilketa horietako gehienak, Pakistango armadak jakinarazi duenaren arabera.

Mingora da talibanen gotorleku nagusia. Eremu horretan talibanak garaitzen ari direla adierazi du Athar Abbas armadaren bozeramaileak.

Hildako zibilak "gutxi"izan direla azaldu du Abbasek, eta ez du zifra zehaztu nahi izan.

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, hilaren hasieratik hona 2,38 milioi biztanle inguruk Pakistandik ihes egin behar izan dute jasaten ari diren etengabeko erasoen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.