400 migratzaile erreskatatu dituzte Greziako uretan

2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ATENAS. Greziako kostazainek ontzi bakarrean zihoazen 400 migratzaile erreskatatu zituzten atzo arratsaldean Kreta uhartetik gertu. Zabaldu zutenez, itsasontzia Turkiatik irten zen Greziarainoko zeharkaldia egiteko asmoz. Kostazainek ez zuten eman itsasontzian zihoazenen osasun egoeraren berri. Datu ofizialen arabera, urtea hasi zenetik 1.500 migratzaile inguru hil dira eremu horretan, eta beste 89.000 pertsonak lortu dute kontinentera iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA