5,5 milioi katalan deitu dituzte botoa ematera abenduaren 21ean

Urriaren 1eko galdeketan botoa eman ahal zutenak baino 210.625 gehiago deitu dituzte orain.

Herritar bat, urriaren 1eko erreferendumean botoa ematen. ORIOL CLAVERA
jon ordonez garmendia
2017ko urriaren 31
18:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur jakinarazi duenez, 5.553.983 katalan daude abenduaren 21ean botoa ematera deituta. Horietatik  5.329.139 Katalunian bizi diren herritarrak dira, eta 224.844 atzerrian bizi direnak. Urriaren 1eko galdeketan botoa ematera deitu zituztenak baino 210.625 gehiago dira.

2015eko eta 2012ko hauteskundeekin alderatuta, nabarmena da erroldaren handitzea. 2015ean baino 43.130 herritar gehiagok eman ahal izango dute botoa, eta 2012an baino 296.731 gehiagok.

INEk ez du zehaztu botoa ematera deituta daudenetatik zenbat bizi diren Espainian edo Euskal Herrian. Zehaztu du, ordea, Frantzian bizi direla 29.344, Argentinan 25.700, Alemanian 15.321, AEBetan 14.460, Méxikon 14.189, Andorran 13.102, Erresuma Batuan 12.550, Suitzan 11.617 eta Brasilen 10.499.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.