Abortua hizpide, El Salvadorko Gobernua epaituko du IACHRk

Gobernuak abortatzea debekatu zion 2013an emakume bati, nahiz eta haurdunaldia arriskutsua izan

2023ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
SAN SALVADOR. IACHR Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak atzo hasi zuen abortua hizpide duen lehen epaiketa. Beatriz auzian El Salvadorko Estatua da akusatua; egozten diote 2013an Beatriz izeneko emakume bati abortatzea debekatzea, nahiz eta haurdunaldiak haren bizitza arriskuan jarri, eta fetuak garunik izan ez. Batzordeak San Josen (Costa Rica) duen egoitza nagusian egingo dituzte saioak.

Beatrizek 21 urte zituen bigarrenez haurdun gelditu zenean. Baina ordurako kolokan zegoen haren osasuna; lupus eritematoso sistematikoa, nefropatia lupikoa eta artritis erreumatoidea zituen. Haurdunaldia etetea gomendatu zioten hainbat medikuk. Izan ere, haren osasun egoera ahula alde batera utzita, fetua garezurrik eta garunik gabe jaiotzekoa zen. Horiek hala, haurdunaldia eteteko baimena eskatu zuen Beatrizek, baina ezezkoa jaso zuen. 2013ko ekainaren 3an erditu zen, eta handik lau urtera zendu zen, osasun egoera ahularen ondorioz izandako moto istripu batean.

1998tik abortatzea delitua da herrialdean. Haurdunaldia eteteagatik 50 urtera arteko espetxe zigorrak jaso ditzakete emakumeek, eta 12 urtera artekoak abortuan parte hartzen duten medikuek. Herrialdeko zenbait elkarte feministak eraman dute kasua IACHR-ren Auzitegira. «Aldeko epaia» jasotzea espero dute, baita legedia erreformatzeko epe bat irekitzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.