Abu Akleh kazetariaren hilketa «sakonki» ikertzeko galdegin du NBEk
JERUSALEM. Tor Wencesland Ekialde Hurbileko Bake Prozesurako NBEko koordinatzaile bereziak eta Lynne Hastings Palestinako lurralde okupatuetarako koordinatzaile humanitarioak gogor gaitzetsi dute Xireen Abu Akleh kazetariaren hilketa. Herenegun hil zuten Israelgo soldaduek, Jeninen (Zisjordania), buruan tiro eginda. Gertatutakoa «sakonki» eta «berehala» ikertzeko eskatu du Wenceslandek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu