Adingabe batek lau lagun hil ditu tiroz AEBetan eta beste bi larri zauritu

Erasotzailea, 16 urteko gazte bat, tiroz hil du herritar batek. Hildakoetatik hiru 5 eta 11 urte arteko ikasleak ziren, eta bestea, berriz, eskolako irakaslea zen.

Tiroketa izan zen eskolako guraso eta haurrak hildakoen omenezko gunean atzo, Benden. SAJ SUNDARAM / EFE
Tiroketa izan zen eskolako guraso eta haurrak hildakoen omenezko gunean atzo, Benden. SAJ SUNDARAM / EFE
arantxa elizegi egilegor
2026ko urriaren 16a
08:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beste tiroketa bat izan zen atzo AEBetan, Oregon estatuan. 16 urteko nerabe bat tiroka sartu zen Bend herriko eskola batera, eta lau ikaskide eta irakasle bat hil zituen. Hildako ikasleek 5 eta 11 urte artean zituzten. 7 urteko beste ikasle bat eta irakasle bat larri eraman zituzten erietxera. 

Poliziak AEBetan eguerdia zela jaso zuen abisua. Gazteak tiroz zabaldu zituen eskolako ateak, eta tiroka sartu zen eraikinera. Segurtasun indarrak heldu zirenerako, ordea, hila zen erasotzailea. Herritar batek hil zuen tiroz. 

Poliziak ez du zabaldu erasotzaileari buruzko informaziorik, soilik esan dute nerabea Benden bertan bizi zela. Oregoneko gobernadore Tina Kotekek «heroikotzat» jo du erasotzailea tiroz hil duen herritarraren esku hartzea. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA