Irak

AEBek hamasei lagun hil dituzte Tikrit ondoan gaur

Helikopteroz erasoa egin dute erasoa, eta hildakoen artean sei emakume eta hiru haur daude.

2007ko urriaren 23a
10:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) soldaduek helikopteroz erasoa egin dute gaur Tikrit herritik (Irak) hogei kilometrora, Deglan, eta, gutxienez, hamasei lagun hil dituzte eta beste hamalau zauritu. Hildakoen artean sei emakume eta hiru haur daude. Etxe baten kontra egin dute. Bagdad hiriburuaren iparraldean dago Tikrit.

Duela bi egun ere helikopteroz erasoa egin zuten estatubatuarrek Bagdaden, eta dozenaka zibil hil zituzten; haien artean, emakumeak eta haurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.