AEBek muga itxi diete asiloa nahi duten mexikarrei
MEXIKO HIRIA. HRW Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak atzo salatu zuen mugako agente estatubatuarrekAEBetarako sarrera debekatzen dietela asiloa eskatu nahi duten mexikarrei. HRWek gogorarazi du Nazioarteko Zuzenbidearen betebeharra dela errefuxiatuak ihes egin duten herrialdeetara ez itzularaztea. Erakundeak salatu du hala eginez gero milaka pertsona arriskuan jartzen dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu