AEBen eta Iranen arteko memoranduma

Donald Trump AEBetako presidentea memoranduma sinatzen, Versaillesen (Frantzia), azteazken gauean. EFE
Donald Trump AEBetako presidentea memoranduma sinatzen, Versaillesen (Frantzia), azteazken gauean. EFE
2026ko ekainaren 17a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hauek dira Pakistanen bitartekaritzarekin AEBek eta Iranek sinatutako memorandumaren hamalau puntuak.

PUNTUAK

  1. Iranek, AEBek eta haien aliatuek gerra «berehala» amaitzea «fronte guztietan», baita Libanon ere.

  2. Elkarren «subiranotasuna eta lurralde osotasuna» errespetatuko dute; gainera, ez dute esku hartuko «bestearen barne kontuetan».

  3. Hirurogei eguneko epea edukiko dute behin betiko akordioa adosteko, baina epe hori luzatu egin ahalko dute «behar izanez gero».

  4. Memoranduma sinatu ondoren, AEBek gehienez ere 30 eguneko epean etengo dute Irango portuen blokeoa; halaber, behin betiko akordioa sinatuz gero, tropak erretiratuko dituzte «inguru horretatik», nahiz eta ez duten zehazki adierazi zer eremuz ari diren.

  5. Ormuzko itsasarteko nabigazioa gatazka gogortu baino lehenagoko neurrira heltzeko «beharrezko neurriak» hartuko ditu Iranek, «berehala». Besteak beste, «minak neutralizatzea».

  6. Iran berreraikitzeko 300.000 milioi dolarreko funtsa —258.000 milioi euro— bermatuko dute AEBek eta haien aliatuek. Behin betiko akordioan zehaztuko da mekanismo hori.

  7. AEBek zigor guztiak kenduko dizkiote Irani, mailaka, NBE Nazio Batuen Erakundeak ezarritakoak barne.

  8. Iranek uko egingo dio arma nuklearrak ekoizteari. Negoziazioetan eztabaidatuko dute nola entregatu uranio aberastuaren erreserbak.

  9. Behin betiko ituna sinatu arte, Iranek bere programa nuklearraren «statu quo-ari» eutsiko dio.

  10. Memoranduma sinatu ondoren, AEBek «berehala» kenduko dituzte Irango petrolioaren gaineko zigorrak.

  11. Negoziazioa zertan den, atzerrian blokeatuak dituen aktiboak kudeatu ahal izango ditu Iranek.

  12. Behin betiko akordioa betetzen dela bermatzeko «mekanismo» bat ezarriko da.

  13. 4., 5., 10. eta 11. puntuak aplikatuko direlako bermeak lortu ostean, gainontzeko puntuetan zentratuko dira negoziazioak.

  14. Behin betiko akordioa NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpen baten bidez onartuko da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE