Armada estatubatuarraren eskutik idatzizko errieta jaso dute AEBetako sei militarrek Irakeko presoak torturatzea leporatuta. Idatzi horretan, sei soldadu horien bizitza milatarra amaitutzat jotzen da. Zazpigarren buruzagi bati ere bidali diote idatzia, baina gradu txikiagoan. Errieta hartu duten militar guztiek apelatzea erabaki dute.
Zazpi horiez gain, kartzeletako beste sei zaindariri ere jarrera kriminala egotzi diete, eta beste lauren kasuak ikertzen ari dira. Azken ikerketa hori espetxeetan erabitzen dituzten galdeketa metodoen inguruan da.
Van Boven "oso kezkatuta" agertu da
NBEko Giza Eskubideen Komisioko tortura gaien arduraduna den Theo Van Boven "oso kezkatuta" agertu da zabaldu diren tortura argazkiengaitik. Presoen giza eskubidean ez direla errespetatzen dio, eta penetan agertu da berak NBEko Giza Eskubideen komisioan eskatu bezala Iraken giza eskubideak errespetatzen ote diren ikertu ez zelako.
Iraken inbasioa
AEBetako armadako sei ofiziali kargu hartu diote Irakeko presoen torturak direla eta
Van Boven oso kezkatuta agertu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu