Afrikako Batasunetik kanpo utzi dute Niger

2023ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NIAMEI. AB Afrikako Batasunak bertan behera utzi zuen atzo Nigerrek erakundean zuen lekua, uztailaren 26ko estatu kolpea dela eta. ABren esanetan, neurria indarrean egongo da «herrialdean ordena konstituzionala berrezarri arte». Azken urteetan, Malin, Ginean, Burkina Fason eta Sudanen ere izan dira antzeko estatu kolpeak, eta ABk Nigerrekin hartu duen erabaki bera hartu zuen herrialde haiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.