"Terroristak herri guztietatik kanporatuak izan dira. Afrin erabat kontrolpean dago", adierazi du Turkiako Armadako buruzagitzak. Era horretan, urtarrilaren 20an hasitako erasoaldi militarra amaitutzat eman du Ankarak. Baina ohartarazi du operazioa ez dela erabat amaitu. Datozen egunetan eskualdean geratzen diren "talde etsaiak desgeitea" da Turkiaren helburua.
Duela bi hilabete hasitako operazioak (YPG) Herriaren Babes Unitateak suntsitzea du helburu. Turkiak dio miliziak PKKren adar bat direla, eta eraz horiek ere "talde terroristatzat" ditu Gobernuak.
Afrin hirian bizi ziren 350.000 biztanletatik 220.000k ihes egin dutela uste dute gobernuz kanpoko taldeek. Martxoaren 20az geroztik Turkiako bandera dago Afringo legebiltzarraren eraikinean. Kurduen miliziek iragarri dute borrokan jarraituko dutela, baina beldur dira ehunka milaka herritarrek ihes egin ondoren, Turkiak ez ote duen Afrin kolonizatuko.