Frantzisko aita santuak Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen Miñan liburua irakurri du. Hala ondorioztatu liteke, behintzat, haren ahotik ateratakoak adituta. Are gehiago, irakurri bakarrik ez, aholkatu ere egin du lan hori.Hegazkineko korridore batean egin du gomendioa, zenbait kazetariren aurrean. Han zenetako batek bideo batean jaso ditu aita santuak esandakoak, eta Blackie Books argitaletxeak zabaldu du pieza, Twitterren.
ESTO ES LO MÁS IMPORTANTE QUE NOS HA SUCEDIDO. Ni siquiera por quién lo dice, sino por lo que dice. El Papa Francisco recomienda 'HERMANITO' para reflexionar sobre el drama de los refugiados.
— Blackie Books (@BlackieBooks) April 4, 2022
Nacimos y publicamos libros para que pasen cosas así. pic.twitter.com/2U5GltwtoT
Ibrahima Balderen erantzuna ere zabaldu du argitaletxeak sare sozial horretan. Hunkituta hitz egin du liburuaren egileak, kamerari begira: «Hainbat mezu iritsi zaizkit aita santuak Miñan irakurri duela esanez... Hunkigarria izan da, inoiz ez baitut sentitu han inportantziarik nuenik». Esker hitzez mintzatu da, eta nabarmendu du pertsona guztiek «errespetua» eta «gizatasuna» merezi dutela.
Nuestro querido Ibrahima, el protagonista y autor de HERMANITO, nos ha mandado este video â;ÂÂ;Â;Â;¤ï¸;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂ
— Blackie Books (@BlackieBooks) April 4, 2022
Escuchadle, por favor: pic.twitter.com/9E7s8ZFmNZ
Aita santua Maltan izan da berriki, errefuxiatuentzako harrera zentroak bisitatzen. Hain zuzen ere, handik Vatikanorako bidea abiatzekoa zenean egin du liburuaren gomendioa. Ukrainako gerra abiapuntu harturik, Mediterraneoa zeharkatzeko ahaleginean izaten diren migranteak izan ditu hizpide Frantziskok, eta, horiei buruzko hausnarketa betean, zehaztu du Miñan liburuak ederki jasotzen dituela pertsona horien bizipenak eta minak.
«Ukrainako errefuxiatuekin egiten ari den moduan, Europak berdin jokatu beharko luke Mediterraneotik datozen errefuxiatuekin. Berdin egin behar lieke harrera. Eginiko bisita honetan, testigantza asko aditu ditut, sufrimendua ikusi, eta entzundakoek asko hunkitu naute. Bizipen horiek lehenago aipatu dizuedan liburuxkan hain ongi jasota daudenen antzerakoak dira. Miñan-ek pertsona horien gurutze bideak kontatzen ditu», azaldu du.
Balderen istorioa
Miñan liburua 2019an aurkeztu zuten Baldek eta Arzallusek. Balderen istorioa kontatzen du: 13 urte zituela aita galdu, lan bila hasi, eta haren anaia gazteena desagertu zeneko aldiaz dihardu, baita haren bila Afrikatik Europaraino egin zuen ibilbideaz ere. Hark ahoz idatzitakoa eskuz jaso zuen bertsolariak.
2018. urtean topatu ziren Balde eta Arzallus, urriaren amaieran, Irunen (Gipuzkoa). Euskal Herrira iritsi berria zen Balde, eta Arzallus boluntario lanetan zebilen Irungo Harrera Sarean. Hor egin zuten lehen hartu-emana, eta, gerora, harreman hori sendotuz joan da. Harreman horri eta beste hainbat gauzari buruz luze jardun ziren bi protagonistak BERRIAn, 2020ko udan: Ahomentan sailean Balde eta Arzallus elkartu zituen Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetariak.
Ez da, ordea, Balde eta Arzallus protagonistatzat hartuta egin den lan bakarra. DAPA egitasmoak ere egin zuen ikus-entzunezko narrazio bat, Miñan argitaratu eta hiru hilabetera. Arzallusek Balderi Madrilen egindako bisita bat zuen oinarri. Ibrahima Balderen egunerokoa azaldu eta, bide batez, liburuaren nondik norakoez, ahozko literaturaz eta migratzaileen aferaz hausnartu zuten han.
Liburuaren ingelesezko itzulpenak, Little Brother-ek, jaso zuen sari bat ere: English PEN elkarteak PEN Translates sarietako bat eman zion iaz. Timberlake Wertenbakerrek itzuli zuen liburua ingelesera.
Ibrahima Balderen istorioa da Miñan, baina, liburuan azpimarratzen den bezala, Ibrahima asko daude: Fatimaturen, Fatumataren, Rouguiatouren edo Alhassanen istorioa izan zitekeen —Balderen etxekoen izenak dira—.
Ikusi gehiago:Irati Majueloren kritika