•Slobodan Milosevic. Jugoslaviako presidente zena 1990eko hamarkadan Kroazian, Bosnian eta Kosovon gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa egitea egotzita epaitu zuen Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiak. Prozesua 2002an hasi zen, baina epairik gabe bukatu zen, Milosevic espetxean hil zelako, 2006an.
•Charles Taylor. Liberiako presidente zela, Sierra Leonarako Auzitegi Bereziak herrialde hartan 11 delitu egitea leporatuta inputatu zuen. Larrienak gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egitea dira. Nigerian erbesteratu zen 2003an, baina handik hiru urtera Hagara estraditatu zuten. Urte honen amaierarako espero da epaia.
•Omar al Bashir. Nazioarteko Zigor Auzitegiak inputatutako lehen estatuburua da Sudango presidentea. 2003az geroztik Darfurren gerra krimenak, gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa egitea egotzi dio. 2009an eman zuen Al Bashir atxilotzeko agindua. Karguan jarraitzen du oraindik, baina bidaiatzeko arazoak ditu.
•Muammar Gaddafi. Libiako erregimeneko buruak formalki ez du estatuburu kargurik, nahiz eta praktikan herrialdeko ordezkari gorena den. Horregatik, Nazioarteko Zigor Auzitegiak hari egotzi dio erregimenaren aurkako protestetan zibilak hiltzeko agindua ematea. Libia gerra zibilean murgilduta dago orain, eta Gaddafik ekialdeko kostalde osoaren kontrola galdu du.
Aitzineko kasuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu