Zamatzeen kontrola: Ukrainako portuetan zereal aleekin egindako zamatzea kontrolatuko du Turkiako, Ukrainako eta NBEko funtzionarioz osatutako talde batek.
Korridorea: Ukrainak eta Errusiak minak jarri dituzte Itsaso Beltzean, eta, orduan, aurrez zehaztutako bide jakin batetik nabigatu beharko dute ontziek horiek saihesteko.
Istanbulgo taldea: Bosforo itsasarterako bidean zeharkatuko dute ontziek Itsaso Beltza, eta egoitza Istanbulen izango duen koordinazio zentro batek behatuko ditu joan-etorriak. Zentro horrek NBEko, Turkiako, Errusiako eta Turkiako ordezkariak izango ditu.
Ikuskatzea: Ukrainarantz bueltatzen diren ontziak ikuskatuko dituzte Istanbulgo taldearen funtzionarioek, ziurtatzeko ez daramatela ez armarik, ez erasorako erabil daitekeen gailurik.
Erasorik ez: Errusiak eta Ukrainak adostu dute erasorik ez egitea ez ontziei, ez portuetan. Turkiako zein NBEko funtzionarioak egongo dira Ukrainako portuetan itunak babestutako eremuak zehazteko.
AKORDIOA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu