BERLIN. Alemaniako BfV zerbitzu sekretuetako agentziak «entitate estremista» izendatu zuen atzo oposizioko indar nagusi den Alemaniarentzako Alternatibaren (AfD) sektorerik eskuindarrena, juduen eta musulmanen aurkako erasoengatik. Sektore hori Hegala deitzen da, eta Bjoern Hoecke da buruzagia, AfDren Turingiako presidentea. Andreas Kalbitz alderdikideak erabakia kritikatu zuen, «arrazoi politikoak» dituela argudiatuta. «Entitate estremista» izendatuta, agentziak aukera izango du haren zaintza handitzeko.
Egun berean, Angela Merkel kantzilerraren Batasun Kristau-Demokratak (CDU) jakinarazi zuen atzeratu egingo duela apirilaren 25ean egitekoak ziren kongresua, koronabirusagatik; hitzordu horretan, alderdiaren buruzagi berria dira aukeratzekoak, eta 2021eko bozetarako hautagaia. Oraingoz, ez dute erabaki noiz egingo duten.
Alemaniako eskuin muturraren sektore bat, «estremista»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu