Kolonbia

Alvaro Uriberi etxeko atxiloaldia ezartzeko agindu du Kolonbiako Auzitegi Gorenak

Kolonbiako presidente ohiak berak konfirmatu du atxiloaldia, sare sozialetan zabaldu duen mezu baten bidez.

Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia, artxiboko irudi batean. JUAN ZARAMA, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2020ko abuztuaren 4a
21:17
Entzun

«Nire askatasunaren galerak tristura handia sortzen dit nire emaztearengatik, nire familiarengatik eta oraindik aberriarengatik zerbait ona egin dudala sinesten duten kolonbiarrengatik», adierazi du Uribek.

Presidente ohiari prozesu iruzurra eta lekuen eroskeria leporatzen dizkiote. Auzitegiak oraindik ez du azalpenik eman.

Uriberen atxiloketak 2012an du jatorria. Urte horretan, presidente ohia Bloque Metro izeneko talde paramilitar baten sorrerarekin lotzen zuten informazioa zuela adierazi zuen Ivan Cepeda senatariak. Talde paramilitarreko kide izateagatik kondenatua izan zen Uriberen lursail bateko langile ohi batek Bloque Metroren sortzaile izatea leporatu zien presidente ohiari eta haren anaiari.

Uribek akusazioak ukatu zituen, eta Auzitegi Gorenean ikertzaile pribatu batek eginiko txostena aurkeztu zuen. Txosten horretan, hainbat lekukoren testigantzak bildu zituen, eta ziurtatu Cepeda senatariak Uriberen kontra deklaratzeagatik diru eskaintzak egin zizkiela. 

Kolonbiako Auzitegi Nagusiak sei urtez aztertu zuen auzia, eta 2018an Cepedaren kontrako salaketa baztertu zuen. Aldiz, Uribe ikertzeari ekin zion, lekukoen ustezko eroskeriagatik.

Lehenengo aldia da Kolonbiako presidente ohi bat etxean atxilo egotera behartzen dutena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.