Amazig bandera erakustea zigortu dute Aljerian
ALJER. Hogeita zortzi pertsonari kartzela zigorra ezarri die Aljeriako epaitegi batek, gobernuaren aurkako protestetan amazigen banderak erakusteagatik, «batasun nazionalaren aurkako atentatua» dela iritzita. Sei hilabetez egon beharko dute preso, eta isun ekonomikoa ere ordaindu beharko dute. Protestetan atxilo harturikoak aske uzteko eskatu zuten atzo milaka ikaslek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu