Mundua

Amsterdamgo aireportura eskoltatuta itzuli den AEBetako hegazkineko 12 bidaiari atxilotu dituzte

AEBetako Northwest Airlines konpainiako hegazkin bat eskoltatuta itzuli da gaur Amsterdamgo Shiphol aireportura. Bi F-16 gerra hegazkinek eskoltatu dute. Antza denez, pilotuak jarrera susmagarriak atzeman ditu hainbat bidaiarirengan eta hori dela medio, 12 lagun atxilotu dituzte. Nolanahi ere, oraindik galdeketak egiten ari dira zenbait bidaiariri.

2006ko abuztuaren 23a
19:53
Entzun
Aurretik, hegazkina itzularazteko arrazoiak ez direla ezagutzen esan du Schiphol aireportuko bozeramaile Mirjam Snoerwangek, ezta eskolta eskatzeko motiboak ere. Aireportuko polizia militarrak jakinarazi duenez, hainbat bidaiari hegazkinetik irtenarazi dituzte eta galdeketa egiten ari zaizkie. Gainera, tripulazioko kideei ere ari dira galderak egiten.

Hegaldia Minneapolisetik (AEB) iritsi da Amsterdamera, eta Bombayerako bidea egitekoa zen.

Joan den asteburuan Herbeheretan alerta sistema jarri zuten indarrean, musikaldi batean pertsona batek bonba bat sartu zuela jakinarazi ondoren. Hala ere, alerta faltsua izan zen. Gaurko gertaeraren inguruan, alerta egoera ezartzeko arrazoirik ez dagoela esan du Herbehereetako poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.