Igor Susaeta.

Mezu motak

2025eko urriaren 28a
14:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

Agintean ez dagoenetik, alderdi politiko populisten itxura hartu du JxC Junts Per Catalunyak. Alde horretatik, aldaketa bat nabari da, batez ere, mezuetan, hau da, gauzei bere izenez deitzekoa, ustez; sukaldeko intimitatea plazaratzekoa. Garaia izango da, berehalakotasuna, jada tradizionalei gailendu zaizkien komunikazio molde berriek zedarritutako jokaleku itogarria. Mirian Nogueras alderdiaren buruzagitzako kideari galdetu diote gaur ea aukerarik ikusten duen berriro PSOErekin negoziatzeko. «Aurrena, ordain dezatela zor dutena». Horra, aipatutakoaren adibide bat.

Puigdemont, atzo, Perpinyan (Ipar Katalunia). DAVID BORRAT / EFE
Puigdemont, atzo, Perpinyan (Ipar Katalunia). DAVID BORRAT / EFE

Hortaz, konplexurik gabe mintzo dira convergent-en ondorengoak; konbentzioak kontuan hartuta, gutxienez, bai. Aliantza Katalana alderdikoak ere bai. Eta hain zuzen, alderdi islamofobo eta ultranazionalista hori lehiakide dute JxCkoek Katalunian; bestela nola uler daiteke migrazio eskumena Generalitateari delegatzeko akordioa itxi izana PSOErekin, nahiz eta biek 2023ko azaroan Bruselan sinatutako itunean horri buruzko ezer ez zuten aipatu.

Amnistia bai. Dena den, ez dirudi Pedro Sanchez ekilibrista are gehiago estutzeko JxCk hartutako erabakiak, gaur-gaurkoz, mesede egin diezaiokeenik Carles Puigdemonten itzulerari. Zeren, ezin baztertu gobernua erortzea higatzearen higatzeaz, eta PP-Voxek gehiengo osoa lortzea bozetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.