Igor Susaeta.

Xantaia

2024ko ekainaren 19a
12:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Pedro Sanchezi egindako elkarrizketa bat kaleratu zuen La Vanguardia-k igandean, eta, horretan, Sanchezek iradoki zuen baldin eta ERC Esquerra Republicanak Salvador Illa PSCkoa Kataluniako Generalitateko presidente izendatzen laguntzen badu ahaleginak egingo dituela, ERCkoek eskatu bezala, Kataluniak finantzaketa eredu propioa izan dezan. Inbestidura eta finantzaketa eredua ekuazio berean sartzeagatik, Carles Puigdemont Juntsen liderrak «xantaia» egitea leporatu zion Espainiako Gobernuko presidenteari biharamunean, txio batean.

Hiru aste lehenago, prentsaurreko batean, Toni Comin Juntsen europarlamentari hautatuak ohartarazpen bat egin zion PSOEri: PSC ez bada abstenitzen Puigdemonten inbestidura posible batean, Madrilen ematen dioten babesa kenduko diote. Ez zen Juntseko batek gisa horretako zerbait esaten zuen lehen aldia. Sukaldean egin beharreko lanetatik kanpoko adierazpen horiek xantaia dira batzuetan, negoziatzeko ahalmenaren erakusle bestetzuetan. Nork egiten duen, zertarako den; hor dago aldea, antza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.