Argentinako Senatuan, bart bozkatu zuten abortua despenalizatzeko legea
BUENOS AIRES. Abortua despenalizatzeko legearen bozketa bart egin zuten Argentinako Senatuan. Diputatuen Ordezkaritzan ekainaren 14an lege proposamena onartu zuten, hamalau aste baino lehen haurdunaldia etetea baimentzen duena. 16 urtez azpikoen kasuan, abortatu ahal izateko baimena beharko da. Egun, abortua legezkoa da amaren bizitza arriskuan dagoen kasuetan, edo haurdunaldia bortxaketa baten ondorio denean. Kongresuaren kanpoaldean milaka pertsonak elkarretaratzea egin zuten abortuaren legea onar dezaten eskatzeko. Legearen aurkakoak ere elkarretaratzean izan ziren. 31 senatarik jendaurrean esan zuten legea onartzearen alde bozkatuko zutela, eta 28k, berriz, aurka bozkatuko zutela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu