Koronabirusa munduan

Arma salmentak markak hautsi ditu AEBetan

2020ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Azken hogei urteetako arma salmentarik handiena izan zen joan den martxoan AEBetan, FBIren datuen arabera. Arma erosle izan daitezkeen 3,7 milioi lagunen aurrekari penalak aztertzeko eskariak erregistratu zituen ikerketa poliziak; otsailean baino %41 gehiago. Datu horiek 1998an biltzen hasi zirenetik, inoizko kopururik handiena da.

Amy Hunter Erriflearen Elkarte Nazionaleko bozeramaileak koronabirusaren hedatzearekin lotu du salmenten hazkundea. «Arma salmenta handitu egiten da ziurgabetasun garaietan,AEBetako herritarrek badakitelako eurek direla beren buruen segurtasunaren azken arduradunak». Hunterren iritziz, «orain inoiz baino garrantzitsuagoa da familiek seguru sentitzeko eta beren buruak defendatzeko gaitasuna izatea».

Kontrako iritzia dute armen gaineko kontrola indartzearen aldeko elkarteek. Ohartarazi dute pandemia egoera batean arma hilgarrien presentzia areagotzeak ez duela inor seguruago sentiaraziko. Aldiz, armek arazo psikologiko nahiz ekonomikoak dituzten pert sonen eskuetan edota abusu kasuetan izan dezaketen bortxazko eraginaz ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.