Aske utzi dituzte Puigdemontekin batera bidaiatu ondoren Espainiak atxilotu dituen hiru lagunak

Carles Puigdemont Alemanian atxilotu zutenean berarekin ziren bi mosso eta Josep Lluis Alay historialaria atxilotu zituen, atzo, Espainiako Poliziak. Karguekin utzi dituzte aske. Estaltze delitua leporatzen diete.

Carlos de Pedro Lopez mossoa, atzo, Espainiako Poliziaren Bartzelonako polizia etxe batetik irteten. MARTA PEREZ, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko martxoaren 29a
12:35
Entzun

Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetua —Finlandiatik Bruselara itzultzeko bidean zela— Alemanian atxilotu zuten unean berarekin ziren hiru lagun atxilotu zituen, atzo, Espainiako Poliziak. Bi mosso eta Josep Lluis Alay historialari eta Bartzelonako Diputazioko Nazioarteko Harremanetarako eskuduna atzeman zituen, estaltze delitua egotzita. Atzo gauean aske utzi zituzten karguekin.

Barne Ministerioak azaldu duenez, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak abiatutako ikerketa baten testuinguruan egin dituzte atxiloketak, hiru gizon horiek Puigdemonti Justiziari izkin egiten lagundu diotelakoan.

Puigdemonten abokatu Jaume Alonso-Cuevillasen esanetan, atxilotuek ez deklaratzea erabaki dute, eta gaineratu du estaltze deliturik ez dutela egin, Puigdemont Belgikara bidean ziholakako, bere burua Justiziaren aurrean aurkeztera.

Puigdemontekin, bi mossoekin eta Alayrekin batera bidaiatu zuen presidente kargugabetuaren lagun min eta enpresari Josep Maria Matamalak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.