Frantziatik kanpo bizi direnen artean banatuko dituzte 577 legebiltzarkideetatik 11, eta, lehen itzulian, zazpi barrutitan PSk eta ekologistek batera aurkeztutako hautagaiek irabazi dute, eta, gainerako lauretan, Nicolas Sarkozyren UMP alderdia izan da garaile. Hala ere, bigarren itzulian erabakiko dituzte barruti guztiak, inork ez duelako botoen gehiengo osoa gainditu. Asteburuan egin dute lehen itzulia—Frantzian 10ean izango da—; bigarrena hilaren 16an egingo dute, Ameriketan, eta 17an gainerakoetan, Frantziako Legebiltzarrerako bozen egun berean.
Abstentzioa oso handia izan da, halere. Batez bestekoa %80koa izan da, eta leku guztietan %75 baino handiagoa. Corinne Narassigin sozialisten eta ekologisten hautagaiaren alde egin dute AEBetako eta Kanadako frantziarren %39,65ek, eta Frederic Lefebvre UMPkoaren alde %22,08k. Ameriketako gainerako herrien barrutirako ere Sergio Coronadok irabazi du, sozialisten eta ekologisten hautagaiak (%35,88). Pascal Drouhau UMPkoak %22,77 jaso ditu.
Iberiar penintsulako frantziarrek, berriz, Laurence Sailliet eskuineko hautagaiaren alde egin dute (%31,88). Alde txikia atera dio, halere, Arnaud Leroy sozialistak (%30,52).
Atzerriko frantziarrek ezkerraren alde egin dute 11 barrutietatik 7tan
Gainerako lauretan UMP alderdiaren ordezkariek irabazi dute; denak igaroko dira bigarren itzulira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu