Inoizko beroena izan da negu hau ipar hemisferioan. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ozeano eta Atmosferako Administrazio NOAA erakundeak jakinarazi du abendu, urtarril eta otsaileko tenperaturak batez bestekoarekin alderatuz 1,3 gradu altuagoak izan direla. 1880. urtetik --tenperaturak biltzen hasi zirenetik-- inoiz horrenbesterainoko igoerarik ikusi gabeak ziren ikertzaileak.
Igoera horretan El Niño fenomenoak --Pazifikoko uretan gertatzen da-- zerikusia izan duela nabarmendu dute.Izan ere, jakina da kliman eragina izaten duela, eta fenomenoa gertatzen den urteetan --ez du maiztasun finkorik-- tenperaturek epelera egiten dutela.Hilabeteotako tenperaturen ezohikotasuna ez dute berotegi efektuarekin lotu, ordea. AEBetako agintariek errezelo handiak dituzte giza jarduerak eragindako klima aldaketa onartzeko orduan, eta NOAAk datuei buruz egindako irakurketak ere horren seinale dirudi.Jay Lawrimoren ikertzaileren hitzak horren adibide: «Ezin dugu esan negu hau berotegi efektua eragiten duten gasen ebidentzia denik». Onartu du, hala ere, gas horiek kliman eragina dutela, eta datuok IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen ikerketen barruan daudela esan du. Talde honek otsaileanLurraren berotzeaz ohartarazi zuen, giza jarduerek duten eragina ia segurua dela adieraziz.
Izan ere, datuak temosoak dira Baita NOAArenak ere. Argi erakusten dute inoizkohamar urterik beroenak 1995etik honantz gertatu direla. Munduko tenperaturak, oro har, hamarkada bakoitzean 00,6 gradu egin zuen gora iragan gizaldian, baina azken hamarkada honetan prozesua bizkortu egin da. 1976tik hamarkadako 0,18 gradu ari da igortzen.
Azken 125 urteetako beroena
Ameriketako Estatu Batuetako NOAA erakundeak jakinarazi du 1880tik inoiz ez direla ipar hemisferioan abendua, urtarrila eta otsaila oraingoan bezain beroak izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu