Banaketaren eta batasunaren aldeko hautagaiak aurrez aurre Ipar Zipren, gaur
NIKOSIA. Ipar Zipreko Errepublika Turkiarrean presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia dute gaur. Dervis Eroglu egungo presidentea eta Mustafa Akinci Nikosiako alde turkiarreko alkate ohia izango dira aurrez aurre. Uhartean errepublika turkiar independentearekin segitzearen aldekoa da Eroglu, eta alde greziarrarekin bat egitearen aldekoa, berriz, Akinci. 1974tik bitan banatuta dago Zipre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu