Bartzelona Espainiako hiriburu nahi du PSCk, Madrilekin batera

Maragallek ezkerreko alderdi katalanista baten sorrera iragarri, eta biharamunean plazaratu du PSCk asmoa

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Madrilekin batera, Bartzelona Espainiako hiriburu «ekonomiko eta instituzional» izatea nahi du PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak. Hala jakinarazi zuen atzo azaroaren 25eko hauteskundeetarako alderdi horrek daukan hautagaiak, Pere Navarrok, berri agentzia bati eskainitako elkarrizketan. Espainia federal batean egoki ikusten du hori sozialistak, aukera sezesionistaren eta egungo autonomien ereduaren aldean. Bartzelonara, «estatuko bigarren hirira» estatuaren erakunde politikoak aldatzea, gainera, ona litzateke haren ustez. Eta Madrilen pareko hiriburu bihurtuta, gune ekonomiko gisa indartu egingo litzateke. PSCren eredu federalean, herrialde batzuek «autogobernu maila berezia» eta «harreman berezia» lukete Madrilekin. «Hirugarren aukera izan nahi dugu», erantsi zuen Navarrok.

Navarroren adierazpenak PSCko Ernest Maragallek alderdi politiko berri baten oinarriak aurkeztu eta biharamunean etorri dira. Maragallek herenegunesan zuen prentsaurreko batean Nova Esquerra Catalanakoekin—hainbat militante historikorekin PSC barruan sortutako talde kritikoa—indar politiko berri bat sortuko dutela. «Ezkerreko indar handi eta benetan katalan bat bultzatu nahi dugu. Gaur egun ez dago halakorik», adierazi zuen.

Independentziaren kontra

Atzo, Hispanitatearen Eguna, Kataluniaren independentziaren kontrako kontzentrazioa egin zuten Bartzelonako Katalunia plazan, Denok gara Katalunia lelopean. Bertan ikusi ziren, besteak beste, KataluniakoAlderdi Popularreko presidente Alicia Sanchez-Camacho, Ciutadans alderdiko buru Albert Rivera eta Plataforme por Catalunya alderdi ultrako presidente Josep Anglada. Parte hartzaileen datu dantza nabarmena izan zen: kontzentrazio hasieran, Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 6.000 lagun zeuden; Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera, 65.000. Pertsona bat atxilotu zuten, elkarretaratzera zihoan gizon bati erasotzen saiatzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.